ground wire

1. Teknol. Elektr.
sin. ground cable, earth conductor

Lurrera konektatzen den eroalea; eskuarki, kable lodi bat izaten da. Zirkuitu elektrikoak dituzten instalazio eta gailuetako masak lurrera konektatu ohi dira lurrerako kablearen bidez, pertsonak zeharkako kontaktu elektrikoetatik babesteko.

2. Teknol. Elektr.
sin. earth wire

Ekipo edo instalazio elektriko bat lur-konexioko elektrodo batera edo lurrera konektatutako beste objektu batera konektatzeko erabiltzen den eroalea. Aireko garraio-linea elektrikoetan, lurreko kablea faseko eroaleen gainean jarri ohi da dorretan, eroale horiek tximistetatik babestearren.